Aste santuko oporrak hasi baino lehen Londresera joan ginen denok ikasketa bidaia egitera. Biarritzen hartutako hegazkina Londreseko aireportuan utzi gintuen eta handik albergera joan ginen autobusez.
Iritsitako egunean paseo bat eman genuen albergeko ingurutik eta italiano batean afaldu genuen, eta afari hau irakasleak gonbidatu gintuzten gure diruarekin.
Bigarren egunean autobusean ibili ginen Londreseko hiritik eta oso polita izan zen.
Azkeneko bi egunetan paseatzera eta erosketak egitera eman genuen gure denbora libre osoa eta afaltzerako ordu librea izan zen beste egunetan bezala.
